mar 30 Basaburua
Badena eta eztenaEneko Iurramendi 'Tintok' eta Mikel Lakastak aurkezten dute hilero Badena eta eztena atala. Aurtengo kolaborazioan, arbola edo landare bat ekartzen digute saiora, eta bere historia eta bitxikeriak kontatzen dizkigute, baita eskualdeko toponimian duten lotura ere. Gaurkoan, pagoa edo bagoa izan da protagonista. Izan ere, 'esan' eta 'erranekin' gertatzen den bezala, gure eskualde zabalean 'pagoa' eta 'bagoa', biak erabiltzen dira.
mar 24 Anue
Adarra jotzen. Oihanetik datorren uhinaIruñeko Ingurumen Heziketa alorretik urtero antolatzen dute Ekozine jaialdia, eta aurtengo edizioa apirilaren 13tik 16ra izanen da. Iosu Alfarok aurtengo egitaraua aurkeztu digu gaurko ingurumen kolaborazioan.