Minda berriz ere Ultzama ibaian

Amezti.eus 2024ko urr. 18a, 12:25

Euskalerria irratiari esker jakin izan dugunez, atzo, duela astebete bezala, Ultzama Ibaia plataformak salatu zuen neurgailuak kutsadura kantitate handia zegoela jaso zuela. Plataformak abeltzainek minda soberakinak botatzen dituztela salatu du.

Duela astebete gertatu bezala, bigarrenez salatu du Ultzama Ibaia plataformak ibaiaren kutsatzea. Atzo, berriz ere, urak ohi baino zikinkeria gehiago zeramala salatu zuen. 

Ultzama ibaiaren inguruan euren animaliak dituzten abeltzainek ez diete aurre egiten ximaurrari eta soberakina uretara iristen dela salatzen ari da duela hogei urte Ultzama Ibaia plataforma. Duela astebete jakinarazi zuen Latasan dagoen ur-kalitatea neurtzeko gailuak kutsadura kantitate handia zeramala. Atzo, berriz ere, zikinkeria gehiegi zeramala salatu dute.