ira 14, 09:34 Basaburua
Momentuz Hezkuntzak jarritako autobusari uko egiten jarraituko diote eta umeak autoz eramaten. Baina ostiralean bilera izan zuten Gobernuko ordezkariekin eta haien jarrera ona nabarmendu dute. Negoziazio fasean daude, beraz, egoera desblokeatzeko asmoz.
ira 10 Basaburua
Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko ekimena antolatu dute Aizarozko herritarrek irailaren 12rako, larunbat honetarako. Herriko plazari 'Palestina Plaza' izena jarriko diote, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei.