Langile bat zauritu da Aizarotzen

Amezti.eus

33 urteko gizon bat da eta adar bat erori zaio abdomenean. Larraintzarko Osasun Etxetik Iruñeko ospitalera eraman dute helikopteroan. 

Aizarozko sarreran izan da istripua, langilea Orokietako haritz amerikarra ateratzeko lanetan ari zela. Adar handi bat abdomenean erori zaio eta lankide batek kotxean eraman du Larraintzarko Osasun Etxera. Han, larritasuna ikusita, helikptero medikalizatuan Iruñeko Ospitalera eraman dute. Hainbat iturriren arabera, kolpeak kaltea eragin dio hestean, baina gizona ongi dago.