mai 20 Ultzama
Elkarrizketak'Herriz herri despopulazioaren aurrean' ekimena abiatu du Nafarroako Gobernuak Solera Fundazioarekin batera, adinekoendako zerbitzu ibiltariak eskaintzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena izanen da maiatzaren 20an Jauntsaratsen eta maiatzaren 21ean Larraintzarren, arratsaldeko 18:00etan. Lucia Burgi ekimeneko gizarte langileak eman dizkigu xehetasunak gaurko elkarrizketan.
mai 04 Ultzama
Miriam Ortiz sukaldaria da eta sukaldaritza osasungarrian aditua da. Ilbeltzan lau klaseko ikastaroa eskaini zuen Larraintzarren, eta maiatzean berriz itzuliko da. Maiatzeko ostiraletan izanen dira hitzorduak, eta izena emateko ondoko telefonoak jarri dituzte: 658 705 981 eta 600 203 423.