Bihotzekoak artatzeko desfibriladoreak jarri dituzte Odietako zortzi herrietan

Amezti.eus 2021ko api. 15a, 09:00

Desfibriladorea, Erripan

Udalak iragarri zituen desfibriladoreak honezkero jarrita daude Odietako herri guztietan eta gainera 40 lagunek jaso dute ikastaroa.

Bihotz-gelditzea artatzeko makinak dira desfibriladore deiturikoak. Bada, Odietako zortzi herrietan jarri dute bana: Anotzibar, Erripa, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Ziaurritzen.

Nahiz eta makina bera pausuak adierazten joaten den banan banan, ikastaroak antolatu dituzte udaletik eta sekulako arrakastarekin, gainera. 40 bat lagunek parte hartu dute horietan eta, beraz, herritar ugarik ikasi dute desfibriladorea erabiltzen.

Dakigunez, herri guztietan jarri dituen bakarra izanik ere, Odieta ez da desfibriladoreak jarri dituen bailara bakarra. Esate baterako Imotzen ere jarri zituzten pasa den urtean. Etxalekun, Oskotzen, Muskitzen eta Latasan, hain zuzen ere.