Azaroaren 14an, larunbatarekin, Basaburuko lehenengo Gazte Eguna ospatuko da Jauntsaratsen.
1789an, Frantziako Iraultzaren aurretik, Pierre Manceron (Grégory Gadebois) aristokrata gastronomiko baten sukaldaria da. Plater horietan askatasun sortzailea aldarrikatzeagatik kaleratuko dute, eta aitaren etxe abandonatuan jarriko da bizitzen Jacobekin (Christian Bouillette) familiaren lagun bat, eta Benjaminekin (Lorenzo Lefèbvre), bere semea. Denbora aurrera doa eta sukaldaritzako motibazioa galduz doa. Emakume hasiberri bat (Isabelle Carré) laguntzaile modura eskaintzen zaio. Sukaldaritzarekiko grina itzuliko dio eta, gainera, Frantzian eta munduan lehen jatetxea zabaltzen lagunduko du.
Eskualdeko Ezpela Euskara Taldeak antolatutako hitzaldia. Ane Ablanedo Larrion irakasle eta ikerlaria izanen da hizlaria, Pauko Unibertsitatean 20 urtez aritu da eta gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzailea da eta, beraz Euskal Herria Hegoaldeko eta Iparraldeko irakaskuntza sakon ezagutzen du. Heziketa librean eta pedagogian ere ikerlari nekagaitza izan da eta hainbat eskolatan dabil aholkulari gisa. Hezkuntzaz Argia aldizkarian ere idazten du.
Bi aingeru inozo dira antzezlan honetako zeremonia- maisu. Zeru-goitik sinesgaitz behatzen dute meza-mutilek, apezpikuek, apaizgaiek eta funtzionarioek nola kudeatzen duten tenpluen eta finken immatrikulazioa. Loteria berezi bat, non zortea elizbarrutiaren arabera doan eta sari nagusia Kordobako Meskita den. Nafarroako Amico Teatro antzerki-taldeak umorea eta satira erabiliko ditu, erlijio-sinesmenarekiko errespetutik, Eliza katolikoak egindako ondasun higiezinen immatrikulazioak salatzeko.
Liliak loratuz emanaldia, Haizea Loiraren eskutik. “Indarkeria matxistei musika eta hitzak”, du azpititulua emanaldiak eta ikusezina ikusarazteko asmoz ahotsa eta gitarra ardatz dituen errezitaldi musikatu bat da, hainbat pertsonen testigantzak, olerki eta kantuekin osatuz. Testigantzak jasoak izan diren jatorrizko hizkuntzan transmititzen dira eta emanaldia batik bat euskaraz da.
| Abendua | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||