Basaburuko Polikiroldegian, Jauntsaratsen, bilduko dira afaltzeko. Eta, gainera, hainbat kontzertu eta musika izanen dute ordu txikietara arte.
Gazteek beraiek antolatu dute Gazte Eguna, herri ezberdinetakoak elkartzeko helburuarekin. Esan digutenez, askok parte hartu dute bileretan eta, beraz, prestatzeko lan horietan honezkero izan dute helburua betetzen ari zirenaren sentsazio atsegina.
Egitaraua 19:00etan hasiko da, Iluntze taldearen kontzertu akustikoarekin baina 18:00etatik izanen da zabalik polikiroldegia. Afaria Aizarozko Ostatuko arduradunek prestatuko dute eta txartelak Aizarotzen bertan, Berueteko ostatuan eta Apeztegiberrin erosi daitezke. Afalondoren, musika gehiago izanen da: Oihukaren kontzertua eta 1:30etatik aurrera Los Benis. Ondoren, 3:00etan, Trio de Janeiro DJak.
Basaburuko Udalak 1.500 euroko laguntza emanen die, horietatik 500 fidantza gisa, eguna pasa ondoren emanen zaie. Gainera, festa finantzatzeko, kamisetak jarri dituzte salgai Apeztegiberrin, 15 euroren truke. Urriaren 22ra arte zegoen aukera horiek erosteko, baina egunean bertan, larunbat honetan, Polikiroldegian erosteko aukera ere izanen da.
