Lege oharra

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu amezti.eus webgunearen titularra honako hau dela:

  • Sozietatearen izena: Ametza Kultur Elkartea

  • IFK:

  • Helbidea: La Asuncion, 21-3. 

  • Herria: 31866 - Jauntsarats (Basaburua)

  • Telefono-zenbakia:

Erantzukizunak eta bermeak

Amezti.eus, webgunera erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika.

Webgune honetako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizun pekoa izango da. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Ametzak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Ametzak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizun pean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiek (kasu zehatzetan kontrakoa adierazi ezean) Creative Commons Aitortu – Partekatu berdin (CC-BY-SA) 4.0 lizentzia dute.

Lizentzia honek eskubide hauek ematen dizkio erabiltzaileari:

  • Partekatu: edukiak kopiatu eta birbanatu ditzakezu edozein medio eta formatutan

  • Egokitu: edukiak berrerabili eta lan eratorriak sor ditzakezu, baita helburu komertzialarekin ere.

Beti ere baldintza hauek betetzen badira:

  • Aitortu — Aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik.

  • PartekatuBerdin — Materiala nahasten, eraldatzen eta horretan oinarrituz sortzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia berarekin banatu beharko dituzu zure ekarpenak.

  • Ez dago murrizketa gehigarririk — Ezin duzu lege-baldintzarik edo neurri teknologikorik aplikatu, baldin eta lizentziak baimentzen duen zerbait legez murrizten badiete gainerakoei.

Webguneko edukiak erabiltzean lizentziak ezartzen dituen baldintzak bete ezean, ekinbide legalak hartzeko eskubidea izango dugu.

Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Ametzak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera.