Ametza Elkartea

Gaur egun Ametza Kultur Elkarteak bultzatzen ditu gure eskualdeko euskarazko hiru hedabideak eta Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama herrietan zabaltzeko. 1996an sortu zen Ametza, eskualdean euskara zabaltzeko asmoz, eta, helburu horrekin, aurretik eta gerora sortuko ziren hedabideak mamitzeko.

  • Pulunpe

1992an, hiru hilean behin hasi ziren kaleratzen Pulunpe aldizkaria. Gerora, 11 ale kaleratuko zituzten urtean, gaur egun bezala. Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz udalerrietako herri eta etxe guztietara iristen da doan, bertako herritarren borondatez. Hilabetero, 1700 ale.

  • Esan Erran irratia

1998an hasi zen emititzen hilabeteak eta hilabeteak herritarrek bultzatutako irratia. 2012an, Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak kendu zizkion eta denbora batez isildu egin zen irratia. Ondoren, berriz jarri zen martxan eta bizirik jarraitzen du. FMtik 107.9an entzun daiteke, eta, gaur egun, amezti.eus webgune honetatik ere bai. Astelehenetik ostiralera Egun Ero irratsaio propioa emititzen du, 10:00etatik 11:00ak bitartean, eta, 24 orduz Arrosa Sareko irratietako saioak, Euskalerria irratiko saioak eta norberak programatutako musikak ornitzen du Esan Erran.

  • Amezti.eus

2018ko udan zabaldu zen webgunea eskualdeko eguneroko albisteak biltzeko asmoz. Baita irratiko eta Pulunpeko edukiak jasotzeko ere. Tokikom Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak ekoitzi du.