Irratia

Elkarrizketak

-- Amezti.eus --
8 atal entzuteko
"Neandertalen desagertzea ulertzeko pistak eman ditzake Abaunzko aurkikuntzak"
2026/10/26

Abaunzko kobazuloan, Arraitz-Orkinen, aurkikuntza arkeologiko garrantzitsua egin dute ikerlariek, Nafarroan aurkitu den lehen neandertalaren arrastoak topatu baitituzte. Mikel Arlegi arkeologo taldeko kide izan da, eta aurkikuntzaren garrantzia ulertzeko xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan. 

"Argudio oso potenteak izan ditugu Arraizko sahiesbidea eskatzeko"
2026/10/08

Aitor Gelbentzu Arraizko alkatearen hitzak jaso ditugu gaurko irratsaioan, Nafarroako Gobernuak Arraitz-Orkingo sahiesbidea eraikitzeko proiektua onartu berritan. Urteak daramatzate herritarrak sahiesbidea egiteko eskatzen, eta pozik hartu dute albistea. Xehetasunak eman dizkigu alkateak. 

"Aukera ederra izan da 'La Raiz' laburmetraia Zinemaldian aurkeztea"
2026/10/06

Erasoko Isa Saez zinemagileak La raiz laburmetraia aurkeztu zuen Donostiko Zinemaldian joan zen astean, eta lan honen ingurukoak kontatu dizkigu gaurko irratsaioan. Saezek nabarmendu duenez, "bere amonarentzako ikus-entzunezko" gutuna da, nolabait, lana. Hostoak eroriko direnean laburmetraia ere aurkezten ari da hainbat tokitan, Imotzen eta imozko herritarren laguntzarekin grabatu zuen azken hori. 

IKA euskaltegian izena emateko aukera zabalik, Imotzen eta Basaburuan
2026/09/29

Matrikulazio kanpainaren bukaeran daude IKA euskaltegian, datorren astean ekinen baitiete klaseei Imotzen eta Basaburuan. Iraia Ceballos koordinatzaileak gure eskualdean izanen den eskaintza azaldu digu gaurko elkarrizketaren tartean. 

AEKren lau talde, behintzat, martxan izanen dira aurten eskualdean
2026/09/23

Euskara klaseetan izena emateko aukera zabalik dute AEK euskaltegiek, eta gure eskualdean Atetz, Odieta, Anue, Ultzama eta Lantzen euskara ikasi nahi dutenek orain dute izena emateko epea zabalik, irailaren 25era arte. Mattin Cazabon koordinatzaileak xehetasunak eman dizkigu irratsaioan. 

Kiliki berriak egin dituzte Igoan auzolanean
2026/09/21

Azken hiru udak eman dituzte igoan herriko bestetarako kiliki berriak sortzen, auzolanean. Axeria eta oilarra dira pertsonaia berriak, eta Igoako bestetan ez ezik, Orokietakoetan ere ikusteko aukera dago. Izan ere, Orokietako erraldoiak Igoara joaten dira, eta orain, trukean, Igoatik kilikiak ere joanen dira hara. Sarai eta Alaia Etaio ahizpek kontatu dizkigute xehetasunak elkarrizketan. 

'Haritza' dokumentalaren proiekzioa izanen da ostiralean Jauntsarasko hariztian
2026/09/15

Zuhaitzak, oihana, natura eta artea uztartzen dituen 'Basoa Materia' jardunaldiak antolatu dituzte LABEA elkarteak eta Bunka/RCR fundazioak irailaren 16tik 18ra. Ostiraleko hitzordua Jauntsaratsen izanen da, hariztian. 'Haritza' dokumentala botako dute aire librean, baina aurretik, 18:30ean, oihanetik ibilaldi pedagogikoa ere izanen da. Jardunaldien inguruko xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan Isabel Ferreira antolatzaileak. 

Kalakan taldearen ikuskizuna, igandean Santurben
2026/09/14

Kalakan taldeak 'Ahotsez + ahizpak' ikuskizuna eskainiko du igande honetan, irailaren 20an, Gaskueko (Odieta) Santurbe baselizan. Arratsaldeko 18:00etan izanen da ekimena, eta sarrerak eskuratzeko 012 telefonora deitu behar da. 

.2..