Urtero bezala, aurten ere maila guztiak eskaini dituzte IKA euskaltegitik, izen ematearen arabera ikusiko da zein talde ateratzeko aukera duten. Aurtengo nobedadea C1 mailako taldea ateratzea izan da: astearte eta ostegun arratsaldetan izanen dira eskolak, eta interesa duen edonork izena emateko aukera zabalik du oraindik.
Matrikulatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko euskaltegiko 948 610 776 telefonora deitu behar da, eta bestela, leitza.ika.eus webgunearen bidez ere egin daiteke. "Biderkatu euskara" lelopean abiatu dute aurtengo kanpaina.