Elkarrizketak

AEKren lau talde, behintzat, martxan izanen dira aurten eskualdean

Amezti.eus

Euskara klaseetan izena emateko aukera zabalik dute AEK euskaltegiek, eta gure eskualdean Atetz, Odieta, Anue, Ultzama eta Lantzen euskara ikasi nahi dutenek orain dute izena emateko epea zabalik, irailaren 25era arte. Mattin Cazabon koordinatzaileak xehetasunak eman dizkigu irratsaioan. 

Edozein mailatan eman daiteke izena, eta horren arabera antolatzen dituzte taldeak eskualdean. Horregatik,  koordinatzaileak izena ematearen garrantzia azpimarratu du, izen ematearen arabera taldeen eguna eta ordua zehaztuko lituzkete gerora. 

Lau talde atera dira eskuadlean momentuz: 

-Etulaingo taldea, iaz martxan jarri zena, A1 mailan

-Hasiera maila, zerotik hasten den jendearentzat, Larraintzarren. Ostegunean 16:30ean eginen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean

-A2 taldea, ikasten hiru urte daramatzatenak. Ostegunean 17:00etan izanen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean

-B1-B2 artean dabiltzanak, ostiralean izanen dute bilera 19:30ean, Larraintzarko Coworkingean. 

Izena emateko telefonoz 688 87 43 03 zenbakira deitu daiteke  edo ultzama@aek.eus helidera idatzi.