Elkarrizketak

'Haritza' dokumentalaren proiekzioa izanen da ostiralean Jauntsarasko hariztian

Amezti.eus

Zuhaitzak, oihana, natura eta artea uztartzen dituen 'Basoa Materia' jardunaldiak antolatu dituzte LABEA elkarteak eta Bunka/RCR fundazioak irailaren 16tik 18ra. Ostiraleko hitzordua Jauntsaratsen izanen da, hariztian. 'Haritza' dokumentala botako dute aire librean, baina aurretik, 18:30ean, oihanetik ibilaldi pedagogikoa ere izanen da. Jardunaldien inguruko xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan Isabel Ferreira antolatzaileak. 

Hona hemen jardunaldien egitaraua: 

  • Irailak 16, asteazkena, Iruñeko Antartikan, 19:00etan: 'La vida secreta de los alcorques vivos' dokumentala eta hizketaldia Lorena Escuerrekin
  • Irailak 17, osteguna, Iruñeko Piparrika baratze komunitarioan, 19:00etan: soinu-hamaken instalazioa eta 'Materia bosque', zuhaitz eta oihanen inguruko ikus-entzunezko pilulen proiekzioa
  • Irailak 18, ostirala, Jauntsarasko hariztian, 18:30ean: ibilaldi pedagogikoa eta 'Haritza' dokumentalaren proiekzioa