Elkarrizketak

Kalakan taldearen ikuskizuna, igandean Santurben

Amezti.eus

Kalakan taldeak 'Ahotsez + ahizpak' ikuskizuna eskainiko du igande honetan, irailaren 20an, Gaskueko (Odieta) Santurbe baselizan. Arratsaldeko 18:00etan izanen da ekimena, eta sarrerak eskuratzeko 012 telefonora deitu behar da. 

Nafarroan bi tokitan besterik ez dute eskainiko 'Ahotsez' ikuskizunaren bira, Amaiurren eta Gaskuen. Hain zuzen, taldeak berak aukeratu du Santurbeko baseliza kontzertua emateko. Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke, irailaren 17a baino lehen, 012 telefono zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 18:00etara).