Lau saio izanen dira guztira, ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Ilbeltzaren 15ean, 22an, 29an eta otsailaren 5ean izanen dira formazioak, eta hainbat alor landuko dituzte bertan: detox errezetak, abere proteinen oreka egunerokoan, plater orekatuen diseinua eta abar.
Ikastaroan izena emateko aukera dago oraindik, 658 70 59 81 telefono zenbakira deituz edo miriamidea@gmail.com helbidera idatziz. 80 euroko prezioa izanen du ikastaroak.