Garai batean gehiago erabiltzen ziren lekaleak, baina gaur egun gutxiago kontsumitzen direla dio Llopek. Horien onurak ikusita, ordea, berriz boladan jartzea bultzatu nahi du nutrizionistak. Izan ere, proteina iturri garrantzitsua dira lekaleak, minbiziaren prebentziorako onuragarriak dira eta fibra asko ere badute. Garai batean 'pobreziaren proteina' iturritzat hartzen ziren lekaleak, eta agian horregatik, gutxietsiak izan dira. Gaur egun, gainera, lekaleek tripan arazoak sortzen dizkie pertsona batzuei. Horientzako hainbat gomendio eman ditu Llopek, dioenez, lekaleak sukaldatzeko moduan baitago gakoa.