Elikadura osasuntsuaren inguruko ikastaro berria Larraintzarren

Amezti.eus 2026ko maiatzaren 4a

Miriam Ortiz sukaldaria da eta sukaldaritza osasungarrian aditua da. Ilbeltzan lau klaseko ikastaroa eskaini zuen Larraintzarren, eta maiatzean berriz itzuliko da. Maiatzeko ostiraletan izanen dira hitzorduak, eta izena emateko ondoko telefonoak jarri dituzte: 658 705 981 eta 600 203 423. 

Honetan ere lau saio izanen dira: maiatzaren 8an hasita, ostiralero saio bat, 16:00etatik 18:00ak bitartean. Ikastaro teoriko-praktikoa izanen da eta helburua osasuntsu jatea da baina zaporea eta plazera albo batera utzi gabe. Elikagaien onurak hauek prestatzeko moduaren bidez indartzen ikasiko dute eta beharren arabera errezetak pertsonalizatuko dira. Larraintzarko Zentro Zibikoaren tabernan izanen da. 

Miriam Ortiz sukaldaria da eta elikadura osasungarrian aditua. ETBn ere kolaboratu du, A bocados telebista programan, besteak beste. Behean ilbeltzan egin genion elkarrizketa aurkituko duzue.