30 eta 39 urte bitartekoek Iruñean jaso beharko dute Covid 19aren aurkako txertoa

Amezti.eus 2021ko uzt. 1a, 12:20

Ultzamako Udalak jakitera eman du oharrean Osasun departamentuko irizpide aldaketa. Horregatik, bertan behera gelditu dira Ultzaman egin behar zen 30 eta 39 urte bitartekoen txertaketa.

Uztailaren 16an zehaztu zen lehenengo dosia jartzeko eguna eta abuztuaren 6an bigarrena. Orain, Ultzamako Udalak jakitera eman duenez Nafarroako Osasun Saileko Covid unitateak 30 eta 39 urte bitartekoen txertaketa Iruñean eginen dela iragarri du, eta, ondorioz, Ultzaman egin beharrekoa bertan behera gelditu da.

Hitzordua hartzeko bi bide dira:

- citasalud.navarra.es webgunean, Osasun Karpeta pertsonalaren bidez. Clave edo ziurtagiri digitala ez baduzu, Osasun Txartelako zenbakiaren bidez eskatu daiteke hitzordua.

- 948 37 01 30 telefonora deituz

Txertaketa agenda egoki bat ezartzeko zailtasuna adierazi dute arrazoi nagusi. Txertatu beharrekoak gutxi dira, adin horretako pertsona kopuru eskasarengatik eta infekzioa pasa dutenengatik. 

Uztailaren 16an, gainera, 40 eta 49 urte bitartekoak ere baziren, bigarren dosiarekin txertatzeko, eta hori bai bere horretan mantentzen da. Aldi berean, 60 eta 67 urte bitartekoak falta dira Astra Zenecako bigarren dosia jartzeko, eta uztailan ere jarriko diete Larraintzarren.