Elkarrizketa

Zahartze osasuntsuaren inguruko saioa eginen dute azaroaren 25ean

Amezti.eus 2022ko azaroaren 16a

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak zahartzaro osasuntsu baterako gomendioak emateko saioa antolatu du azaroaren 25erako. Larraintzarren izanen da saio teoriko-praktikoa, eta izen ematea azaroaren 17a baino lehen egin behar da eskualdeko farmazia, osasun etxe edo udaletxeetan. Miren Uharte teknikariak eman dizkigu xehetasunak.

Zahartzaro osasuntsu baterako honako gomendioak egin dituzte: ariketa fisikoa, elikadura ona, medikazioa zaindu eta harremanak zaintzeko garrantzia, lehenengo; ospitaleratu ondoren nola zaindu; eta, gure inguruan osasun zahartzeko ditugun aukerak. Horiek dira hitzaldian jorratuko diren gaiak.

Goizeko 10:00etan hasiko da ekimena, eta bertan izanen dira osasun etxeko Borja Azaola, Laura Francia eta Maria Jose Galan; NOUko geriatra den Nicolas Martinez eta Gizarte Zerbitzuetako Pilartxo Larralde eta Miren Uharte bera.

 

Erlazionatuak