Adineko pertsonei zuzendutako kaleko gimnasioa jarri dute

Amezti.eus 2023ko urr. 4a, 09:52

Basaburuko bost herritan jarri dute zirkuitu osasuntsua deiturikoa. Kaleko gimnasioa da, bereziki adineko jendeak erabiltzeko pentsatuta.

Lau makinez osatuta dago eta bost herritan jarri dituzte: Arraratsen, Igoan, Orokietan, Berueten eta Itsason.

Santos Etxegia alkateak azaldu duenez, beste herri eta tokietan erabiltzen direla ikusi zuten, eta, hemen ere, aukera hori eman nahi zioten adineko pertsonei. Horrela, momentuz, bost herri horietan jarri dira, baina, helburua, herri guztietan jartzea izanen litzateke.

Azaroan, zirkuitu honetako makinak erabiltzeko tailerrak eskainiko dira:

Igoa

Azaroak 6 (astelehena) 10:00-11:55 (Igoa, Arrarats eta Aizarozkoentzat).

Orokieta

Azaroak 6 (Astelehena) 12:05-14:00 (Orokieta-Erbiti eta Gartzarongoentzat)

Beruete

Azaroak 7 (asteartea) 12:00-14:00 (Beruetekoentzak)

Itsaso

Azaroak 9 (Osteguna) 12:00- 14:00 (Itsaso eta Beramendikoentzat)

Izena emateko: 649 042 790.

Lau makinak

Gerriko biraketak egiteko:

Bizikleta estatikoa:

Noria:

Oinola:

Gainera, automasaje tailerra ere izanen da.  Azaroaren 16an eta 23an (ostegunarekin), 11:30etatik 13:30era adinduen Gelan, Apeztegiberrin. Izena emateko, telefono berean.