Urrian hasi ziren asteazkeneroko mobilizazioekin, eta azarotik martxora bitartean geldialdia izan badute ere, martxoan berriz ere elkarretaratzeak egiten hasi dira, Osasun Kontseilaritzatik haien eskaerei erantzunik ematen ez dietelako. Pandemia baino lehenagotik Osasungintzako lehen arreta zerbitzua egoera kaxkarrean bazegoen, Covid-19aren krisiak lehenagoko gabeziak indartu besterik ez dituela egin salatzen dute plataformako kideek. Gure eskualdean, asteazkenero, goizeko 11:00etan Jauntsarasko Osasun Etxe parean deitu dituzte elkarretaratzeak.
Informazio eta xehetasun guztiak plataformaren webgunean aurki daitezke: http://nafarroakosasunplataforma.blogspot.com/