Elkarrizketa

Herriz herri programarekin pozik

Amezti.eus

Solera Fundazioko Lucia Burgirekin balorazioa egin dugu gaurko Egun Ero irratsaioan. Ekainetik martxan da Herriz herri programa pilotua Atetzen, Basaburuan, Ultzaman eta Imotzen. Fisioterapia, zahartze aktiborako edo zerbitzu psikologikoak landa eremuko herri sakabanatuetara hurbiltzea du helburu banakako eta taldekako saioetan.

Horretarako, profesionalendako ibilgailu bat egokitu dute eta, gutxienez, azarora arte egonen da martxan. Ondoren, herritarren artean izandako harrera baloratu eta luzatzeko aukera aztertuko da. Fundazioan oso pozik daude programak izan duen harrerarekin. Izan ere, 60 herritar baino gehiago parte hartzen ari dira banakako zerbitzuetan. 

 

Gainera, taldeka egiten diren zerbitzuak eta tailerrak ere antolatzen dira. Bihar, urriaren 21ean, erorketen prebentziorako tailerra izanen da, 11:00etan, Erasoko Kontzeju Etxean. Eta urtarrilaren 26an, Jauntsaratsen, 10:00etan, Etorkizuna Ehuntzen saioa antolatu dute. Izena emateko 621 228 996 telefonoan edo 🔗 https://forms.cloud.microsoft/Pages/ResponsePage.aspx?id=VGYu4ZMY_E-dVEJJ6O9giy0JvIphbqdNq-UYCxl7K9pUNzNUWDdPOTdGSjNUUlczTjFJQUJRWVZORC4u