Nafarroako lehen neandertala aurkitu dute Abaunzko kobazuloan

Amezti.eus

Nafarroan gaur arte aurkitu diren giza-arrasto zaharrenak topatu berri dituzte Abaunzko kobazuloan, Arraitz-Orkinen (Ultzama). Aurkikuntza historikoa dela nabarmendu dute ikerlariek, duela 44 eta 49 mila urte arteko neandertal baten arrastoak baitira.

Urriaren 19an, astelehenean, goizeko 11:00etan egin dute prentsaurrekoa, Arraitz-Orkingo Kontzejuak deituta, eta bertan izan dira Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Chivite, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria eta beste zenbait agintari eta erakundeetako ordezkari. 

Mikel Arlegi eta Andion Arteaga izan dira Abaunzko kobazuloan ikerketan aritu den arkeologo taldeko ordezkariak, eta gizonezko neandertal heldu baten sei hezur aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Ikerketan ondorioztatu dutenez, Nafarroan gaur are aurkitu diren giza-arrasto antzinenekoenak dira, baita herrialdean identifikatu den lehen neandertala ere. 

Abaunzko aurkikuntzak Nafarroari nazioarteko arkeologian eta neandertalen ikerketan toki bat eman diola azpimarratu dute ekitaldian.