Irratia

Egun Ero magazina

Esan Erran irratiko magazinea, EgunEro. Albisteak, elkarrizketak, agenda eta beste hainbat gauza. Saio guztiak osorik entzun ditzakezu.
-- Esan Erran irratia --
14 atal entzuteko
Egun Ero: urriak 8
2026/10/08

Aitor Gelbentzu Arraizko alkateak Nafarroako Gobernuak onartu berrri duen sahiesbidearen inguruan azaldutakoak entzun ditugu gaurko irratsaioaren inguruan. Ondoren, krimen nobelako ikasturteko lehen gomendioa ekarri digu Irantzu Perez aizaroztarrak. 

Egun Ero: urriak 6
2026/10/06

Isa Saez Erasoko zinemagileak La Raiz laburmetraiaren ingurukoak kontatu dizkigu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, bioeraikuntzaren inguruko kolaborazio berria estreinatu dugu Aizarozko Gorka Ramirezen eskutik. 

Egun Ero: urriak 5
2026/10/05

Ultzama Kantuz ekimenaren inguruan Patxi Olaiz kidearekin izandako elkarrizketaren zatitxo bat ekarri dugu gaurko irratsaioaren lehen zatira. Ondoren, Adarra jotzen ingurumen kolaborazio berri bat izan dugu, ikasturteko lehena, Iosu Alfaro biologo etsaindarraren eskutik.

Egun Ero: urriak 1
2026/10/01

Urriko lehen egun honetan Kataren kuir musika txokoaren tartea izan dugu Egun Ero irratsaioan. 

Egun Ero: irailak 30
2026/09/30

Irati Sarrias ziaurriztarra da aurtengo ikasturtean Odietako berriak ekarriko dizkigun kolaboratzailea, eta lehenengo saioa izan dugu berarekin gaurkoan. Irratsaioren bigarren zatian, internazionalismo tarte berri bat izan dugu Txuri Ollo goldaraztarraren eskutik: gaurkoan, Alemaniako aktualitateaz aritu zaigu. 

Egun Ero: irailak 29
2026/09/29

Imotz eta Basaburuan euskara klaseak eskaintzen ditu IKA euskaltegiak, eta matrikulazio garaian gauden honetan, Iraia Ceballos koordinatzailearkin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, Benito Alberro Goñiren eskutik 'Denok bat' jubilatuen elkarteko kolaborazioa izan dugu. 

Egun Ero: irailak 24
2026/09/24

'Disidentziak musikan' kolaborazioaren atal berri bat izan dugu gaurko irratsaioan, Oihana Iturri Fernandezen eskutik. Trip hoparen inguruan aritu zaigu gaurkoan. 

Egun Ero: irailak 23
2026/09/23

Asteazkena izaki, eskualdeko berriemailen kolaborazioa izan dugu irratsaioaren lehen zatian: Anueko azken berriak ekarri dizkigu Isabel Oiartzunek. Saioaren bigarren zatian, Eztena eta badena kolaborazioaren aurtengo lehen alea izan dugu Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Mikel Lakastaren eskutik. 

Egun Ero: irailak 22
2026/09/22

Eskualdeko AEKko arduradun Mattin Cazabonekin hitz egin dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, euskaltegian izena emateko epea zabalik baitute, eta momentuz zein talde atera diren kontatu digu. Saioaren bigarren zatian, kirol kolaborazioa izan dugu Pello Kañamaresen eta Aitor Paternainen eskutik. 

Egun Ero: irailak 21
2026/09/21

Igoan kiliki berriak egin dituzte auzolanean, eta elkarrizketa egin diegu Sarai eta Alaia Etaiori ekimenaren inguruan. Saioaren bigarren zatian, Lur Gil euskara teknikariarekin euskara tartea izan dugu. 

Egun Ero: irailak 17
2026/09/17

Txokolateroko adinekoen egoitza berriko zuzendari den Amaia Lakarta Aizkorberekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gaurko irratsaioaren lehen zatira. Ondoren, Spoiler Alert! zinema kolaborazioa izan dugu Jule Goñiren eskutik. 

Egun Ero: irailak 16
2026/09/16

Lanzko berriak ekarri dizkigu gaurko irratsaioaren lehen zatian Luis Mariñelarenak. Ondoren, Erruki Ezkurra Mariezkurrenarekin tertulia izan dugu, denboraldiko lehenbiziko 'Lizarpeko teilatupetik' kolaborazioan.  

.2..