Basaburuko Ahaztuak elkarteak omenaldia eginen dio larunbat honetan 1976an Bordatxo dantzalekuan Guardia Zibil batek akabatu zuen Santiago Navas Agirre Gerendiaingo gazteari, eta elkarteak egin duen audio-erreportajea entzun dugu gaurko saioaren lehen zatian. Ondoren, Lur Gil euskara teknikariaren bisita izan dugu estudioan, eta esku artean dituzten ekimen eta proiektuen berri eman digu.