Ane Ablanedo Larrion filologo eta pedagogoa elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioaren lehen zatian, haurren hizkuntza-hautuen inguruan Larraintzarren eman zuen hitzaldiaren inguruan. Saioaren bigarren zatian kirol kolaborazioa izan dugu: Aitor Paternain 'Paterrek' pilota kontuak ekarri dizkigu, eta Pello Kañamaresek, berriz, herri kiroletako azken berriak.