0 eta 3 urte arteko haurrendako elkargela, bueltan

Amezti.eus

Urriaren 6tik aurrera itzuliko da, maiatzera arte eta asteartero.

3 urte arteko haur txikiek neguan elkartzeko gune bat izatea da helburua eta aurten hirugarren ikasturtea izanen da. Izan ere, 2024an sortu zen guraso batzuen ekimenez. Horretarako, Ultzamako Udalak Larraintzarko ikastetxeko gela bat erabiltzeko aukera ematen die eta han elkartzen dira gurasoak eta haurrak. 

Urriaren 6an hasiko da ikasturte honetan, eta maiatzera arte egonen da martxan. Tartean eskolako egutegia jarraituko du. Aurreko urteetako ordutegia jarraituko du: astearteetan, 16:30etatik 19:00ak bitartean egonen da zabalik elkargela. 

Oharrean zabaldu dutenez, garrantzitsua da arauak errespetatzea eta gurasoak haurrekin egon behar dira uneoro: "Espazio hau ez da haurtzaindegi bat, ezta ludoteka bat ere. 0 eta 3 urte bitarteko haurrek, beren familiekin batera, elkar ezagutu, gozatu eta askatasunez mugitzeko leku bat eskaintzea du helburu. Errespeta ditzagun espazioa eta gainerako familiak!".