Ilarregiko eta Beramendiko bestak ospatuko dituzte asteburuan

Amezti.eus

Eskualdeko bestek segitzen dute oraindik, eta asteburu honetan, Beramendikoen txanda izanen da Basaburuan, eta Ilarregikoena Ultzaman. Egitarau polita prestatu dute bi herrietan. 

Beramendiko festak

Larunbatean, irailaren 26an, hasiko dira Beramendiko festak, eguerdiko 12:00etako txupinazoarekin. Ondoren, etxez etxeko erronda eginen dute trikitilariekin. Arratsaldean, 16:00etan bingoa eginen dute, 17:00etan mus txapelketa, eta 17:45ean txokolatada. Gainera, 17:00etatik 20:00etara haurrendako puzgarriak ere izanen dira. Gaueko 22:00etan herri afaria izanen da, eta 00:30etik aurrera, DJ Bako ariko da musika pintxatzen. 

Igandean, berriz, goizeko 10:30ean hasiko dira ekimenak, mus txapelketako finalarekin. 12:30ean 'Iluntze' taldearen kontzertu akustikoa izanen da, eta eguerdiko 14:00etan, bazkaria elkartean

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/cJr/beramendiko_festak.jpg

Ilarregiko bestak

Ilarregin ere larunbatean, irailaren 26an hasiko dira bestak, eguerdiko 12:00etako txupinazoarekin. 14:15ean herri bazkaria eginen dute Iñaki Bizkaik lagunduta, eta arratsaldean, 18:00etan, mus txapelketa eta haurrendako jolasak izanen dira. 20:00etan herriko erronda eginen dute mkusikarekin. 

Igandean, 11:30etan meza izanen da, eta 12:30ean luntxa. 

Asteartean, irailaren 29an ere, 11:30ean Mikel Deuna patroiaren aldeko meza izanen da, eta 12:30ean, luntxa. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/RnX/ilarregi_bestak_2026.jpg