2025eko martxoaren bukaeran hartu zuten Igoako Ostatuaren ardura Sara Crisostomok eta Bohumil Zacekek, eta bide oparoa izan dute geroztik. Izan ere, Nafarroa Elikatu Egitasmoaren XI. Sariketarako izendatu dute Crisostomo, bertako produktuen alde egindako lanagatik.
Basque Culinary Centerren ikasi eta gero, estatuko toki desberdinetan aritu zen Crisostomo ostalaritzan, baina duela urte eta erdi Igoako Ostatua hartu zutenetik, bertako sukaldean ari da buru belarri. Sariketaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, bere kozinatzeko modua bertako eta garaiko produktuetan oinarritzen da, plater tradizionalak, garagardo artisaua eta etxeko ama orez egindako ogia eskainiz.
Cascanteko Pastas Monasterio proiektuko Eneko Ayensa eta Iruñeko Claro Café proiektuko Gabriela Malumbres dira sariketarako beste bi izendatuak. Herritarrek bozka emateko aukera izanen dute webgune honetan.