Jangela kolektiboetako sukaldarientzat formazio bat eskainiko dute urriaren 19an, Lekunberriko Eguneko Zentroan, 17:00etatik 19:00etara, eta bertako produktuak haien sukaldeetan nola txertatu landuko dute bertan. Gauza bera eginen dute ostalaritzako sukaldarientzat ere, urriaren 26an antolatu duten formazio, show cooking eta bertako produktuen dastaketaren bidez. Uitziko Merkualde elkartean izanen da ekimena, 16:00etatik 19:00etara.
Barbak adierazi duenez, hilabete honetan Mendialdeko Elikagaien katalogoaren eguneratzea eta digitalizazioa ere eginen dute, eta baita eskualdeko kanal laburren inguruko bideoa ere.