Lan babestuko langileek lan paregabea egin dute Ilarregiko lixutegian

Amezti.eus

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lan babestuko langileek Ilarregiko labaderoa zaharberritu dute. 

Irailaren 7tik urriaren 14ra bitartean osatu dituzte zaharberritze obrak, baina lan handia egin dute aldez aurretik ere. Hain zuzen, sasiz betea eta ezkutatua zegoen labaderoa garbitu behar izan zuten lehenengo. Ondoren, langileek dokumentazio lan txukuna ere egin dute eta 60. hamarkadako argazki bat aurkitu zuten. Nafarroako Ondarea babesten duen Vianako Printzea instituzioarekin koordinatu ziren berreskuratze lanak haren baimena jaso zezaten, eta, gainera, herriarekin ere adostu zen esku hartzea. 

Lixutegia zaharberritu aurretik: 

Lixutegia zaharberritu ondoren: 

Horrela, eta nahiz eta bukatzeko denborarik emanen ote zien zalantza izan, burubelarri aritu dira eta eguraldia lagun, programa amaitu baino lehen bukatu dituzte. Herritarrak ere emaitzarekin pozik daude. Gizarte Zerbitzuetako lan babestuko programa gizarte-bazterketako arriskuan edo egoera zaurgarrian dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze ekimena da, apiriletik hasi eta azaroan amaituko da aurten.