Irratiurte honetako lehenbiziko Memoriaren Txokoa saioa izan dugu gaurkoa, eta irailaren 9ko efemeridea ekarri dugu sakonean lantzeko: duela 50 urte, 1976an, Basaurin 11 emakume atxilotu zituzten, bederatzi abortatzeagatik eta beste biak laguntzeagatik. Emakume talde askok protestak eta ekintzak egin zituzten Euskal Herrian eta munduko beste hainbat herrialdetan.