Herri ekimenez antolatu dute hitzaldi informatiboa, eta herritarrak jakinaren gainean jartzea eta elkarrekin hausnartzera bultzatu nahi dituzte bertan. "Energia berriztagarrien boom berria Nafarroan" izenburupean eginen dute hitzartzea Sustrai Erakuntzako kideek, eta Basaburuko eta Imozko udalek ere hartuko dute hitza, eskualdean aurkeztu duten proiektu eolikoari buruz dakitena azaltzeko.