Giro ederrean igaro zen igandean Irurtzunen azoka, baita Artzai Gazta lehiaketa ezaguna ere. Lehiaketako hiru irabazleetatik bi eskualdekoak izan ziren. Atetzezko Egozkue herriko Marta Loperena izan zen horietako bat, Loperena gaztandegikoa. Beste saria Imotza joan zen: Goldarazko Arteta gaztandegia ere saritua izan zen. Iosu Ollo gaztea da gaztandegiaren sortzailea.
Bada, zorionak eskualdeko sarituei!