Turismo esperientzia jasangarriak garatzeko jardunaldia, gaur

Amezti.eus 2025ko uzt. 23a, 13:34

Irurtzungo udaletxean izanen da, 16:00etan, gaur, uztailaren 23an eta aukera dago internet bidez jarraitzeko, joan ezin duenarentzako.

Cederna Garalurrek bultzatzen duen eta Europar Batasunak finantzatzen duen Next Generation diru-laguntzek babestutako Marketin Proiektuaren barruan dago jardunaldia. Gaurkoa, zehazki, turismo enpresei, ekintzaileei, tokiko ekoizleei eta jatetxeetako arduradunei dago zuzendua, besteak beste. Marketin proiektua Pirinioak, Baztan -Bidasoa, Pirinioaurrea – Zangoza eskualdea, Urdina eta Plazaola - Sakana – Ultzamaldea PSTD-aren esparruren barne dago. 

Jardunaldian programaren helburuak, faseak eta onurak aurkeztuko dira. Gainera, zabalkunderako materialak eta lurraldearen beharretara egokitutako doako prestakuntza eskainiko dira. 

16:00etan hasiko da Irurtzungo Udaletxean. Joan ezin duenak internet bidez ere jarraitu dezake: https://us06web.zoom.us/j/86377386288 estekan. 

Erlazionatuak