Goizeko 8:30etatik eguerdiko 14:00ak arte onddoak biltzeko baimenen salmenta eta mikologia aholkularitza eta erakusketa izanen dira Larraintzarren.
10:00etan, ziza erakusketa irekiko dute, eta ziza freskoak eta produktu mikologikoak erosteko aukera ere egonen da, baita tokiko ekoizle eta artisauen azoka ere.
12:15etan, herri kirol erakustaldia eta trontza herrikoia izanen dira, eta 13:45ean sarien zozketa. Egitaraua osorik eta informazio guztia triptiko honetan ikus daiteke.
Asteburuan, pintxopotea
Igandeko ekimenez gain, eskualdeko hamar ostatutan zizekin egindako pintxopotea egonen da asteburu osoan. Pintxopote bakoitzak 4,5 euroko prezioa izanen du, eta ostiraletik igandera hiru pintxo edo gehiago dastatuz gero, Onddo Eguneko zozketan parte hartzeko aukera izanen dute herritarrek.
Ondoko hauek dira asteburuan pintxopote berezia eskainiko duten ostatuak:
-Izarpe Kanpina
-Orgi Jatetxea
-Larraintzarko Ostatua
-Auzako Ostatua
-Larraintzarko Zentro Zibikoa (larunbatean izan ezik)
-Iraizozko Ostatua
-Arraizko Ostatua
-Benta Miguel Jatetxea
-Ultzamako Benta Jatetxea
-Hotel & Spa El Mirador de Ulzama