Adarra jotzen. Oihanetik datorren uhina

Iruñeko Ekozine jaialdia, apirilaren 13tik 16ra

Amezti.eus 2026ko martxoaren 24a

Iruñeko Ingurumen Heziketa alorretik urtero antolatzen dute Ekozine jaialdia, eta aurtengo edizioa apirilaren 13tik 16ra izanen da. Iosu Alfarok aurtengo egitaraua aurkeztu digu gaurko ingurumen kolaborazioan. 

Aste osoan egunero, astelehenetik ostegunera, pelikula bana botako da, arratsaldeko 19:30ean, Goiem Baiona zinemetan. All birds sing beautifully izanen da asteleheneko pelikula, Eîdòn asteartekoa, Rapa asteazkenekoa eta Shifting baselines ostegunekoa. Doakoak dira emanaldi guztiak, baina sarrerak erreserbatu egin beharra dira aurrez. Informazio guztia webgune honetan topatuko duzue.