Klima-aldaketa: ba al zenekien...?

Amezti.eus 2025ko ots. 11a, 12:04

Iosu Alfarok bere azken Adarra Jotzen kolaborazioan klima-aldaketari buruzko unitate didaktiko bat ekarri digu, irratiko esatariok erantzunak asmatzeko gai izan al gara? Eta zuek? Unitate didaktiko hau bigarren hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleei zuzendu ohi zaie. Hala ere, lasai egon, erantzun zuzenak asmatzea baino garrantzitsuagoa da atera dezakegun hausnarketa.