Izan ere, Nafarroako egunkari batean argitaratutako iritzi artikuluan uztailaren 31n gertatu zen isurketa salatu zuten, guztiz nazkatuta, hainbat herritarrek.
Zirudienez, ur-hargune batean egondako haustura baten ondorioz gertatu da isurketa, baina gutunean salatu zutenez, modu askotan gertatu dira isurketak azken hilabeteotan, euria egin eta minda-baltsak gainezka egin duenean edo gehiegizko minda kantitateak inguruko zelaietan isuritakoan, esaterako."Kasualitatea, isurketa justu abuztuko oporren aurrean gertatu izana. Eta, salatu arren, guztia ezerezean gelditzen da", adierazi zuten gutunean.
Urteak daramatzate Imozko herritarrek Oskozko San Miguel de Aralar kooperatibaren minda isurketak salatzen, 251. Pulunpe aldizkariko erreportajean kontatu genuenez, eta haien haserrea geroz eta nabarmenagoa da.