Dirudienez, kasu honetan ur-hargune batean egondako haustura baten ondorioz gertatu da isurketa, baina gutunean salatu dutenez, modu askotan gertatu dira isurketak azken hilabeteotan, euria egin eta minda-baltsak gainezka egin duenean edo gehiegizko minda kantitateak inguruko zelaietan isuritakoan, esaterako.
"Kasualitatea, isurketa justu abuztuko oporren aurrean gertatu izana. Eta, salatu arren, guztia ezerezean gelditzen da", adierazi dute gutunean.