N-121-A errepidean, trafikoa etenik

Amezti.eus 2025ko eka. 25a, 08:32

13:00ak arte egonen da errepidea mozturik, Belateko tunelen lanekin jarraitzeko eta 35-27 kilometro-puntuen artean Iruñerako noranzkoan doazen ibilgailuei eragingo die.

 Trafikoa NA-1210 tokiko errepidetik bideratuko da (Belateko mendatea). Bitartean, Behobiarako noranzkoan trafikoa N-121-A errepidetik mantenduko da, kalterik gabe.

Mozketaren arrazoia sismografoak aldatzea da, zerbitzuan dagoen tunela kontrolatzeko eta Belaten egiten ari diren lanekin jarraitu ahal izateko.