Eneko Iurramendi 'Tintok' eta Mikel Lakastak aurkezten dute hilero Badena eta eztena atala. Aurtengo kolaborazioan, arbola edo landare bat ekartzen digute saiora, eta bere historia eta bitxikeriak kontatzen dizkigute, baita eskualdeko toponimian duten lotura ere. Gaurkoan, pagoa edo bagoa izan da protagonista. Izan ere, 'esan' eta 'erranekin' gertatzen den bezala, gure eskualde zabalean 'pagoa' eta 'bagoa', biak erabiltzen dira.