Desnaturalizazioa eta inguruak osasunean duen eragina, 'Adarra jotzen' ingurumen tartean

Amezti.eus 2025ko urr. 14a, 11:00

Birnaturalizatzeaz asko hitz egiten den garaiotan, desnaturalizatzeko joera ere zabaldua dagoela uste du Iosu Alfaro biologo etsaindarrak. 'Adarra jotzen' ingurumen kolaboraziora Nicolas Olea ikerlari eta medikuntza katedradunaren hitzaldia ekarri digu gaurkoan. Duela aste gutxi Azoka Ekologikoa egon zen Noainen, eta bertan hitzaldia eman zuen Oleak. Inguruak eta elikagaiek gure osasunean nola eragiten duten aztertu du Oleak. Desnaturalizatzearekin lotu du hitzaldia Alfarok.