Izan ere, urriaren 18an, ostiralarekin, ostiral kulturaletako hitzordua zizei eskainiko zaie. Javier Gomez Urrutia mikologoa, ingurumen hezitzailea eta Parke Mikologikoko arduradunak hitzaldia emanen du Larraintzarko Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Gainera, asteburuan, eskualdeko tabernetan, jatetxeetan eta ostatuetan onddoekin egindako pintxo bereziak dastatzeko aukera izanen da. Gutxienez hirutan hartuz gero, sariak ere irabazi daitezke igandeko zozketan.
Baina aipatu bezala, igandea izanen da egitarau nagusia, zizen inguruko aholkularitza bereziarekin, erakusketarekin eta azoka eta sariekin.
Agendan bere tokia hartu duen eguna da Onddo eguna eta kanpotik jendea erakartzen duena.
Bestetik, aste honetan ezagutu dugu Parke Mikologikoa 2025etik 2028ra bitartean kudeatzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela. Ultzamako Udalaren webgunean aurkitu daiteke informazio guztia eta lehiaketarako baldintzak.