Kontatu digunez, miru gorriaren bi populazio izaten dira gure eskualdean: urte osoa hemen pasatzen dutenak, eta gure haranetara Europa osotik etortzen diren populazio migratzaileak. Horregatik dirudi neguan miru gehiago daudela.
Zapelatzaren antza handia izan dezakete, baina zapelatzak biribilagoak dira, buztanak ere forma hori hartzen duelarik, eta miru gorriaren kasuan, buztanak gezi itxura hartzen du. Alfarok azaldu digunez, miru gorriaren populazioa behera ari da egiten Europan. Zergatik? Bada, landa eremu dibertsoak behar dituztelako hegaztiok, fauna eta flora anitzekoak, eta ez nekazaritza intentsiboak bultzatzen dituen monolaborantzako lurrak, pestizidez josiak.