kolaborazioa
Elikadura sistema eta ekoizpena bultzatzeko politika publikoen inguruko jardunaldia

Amezti.eus mai 19 Ultzama

Cederna Garalurren txokoa

Ekainaren 4an Leitzako Mimukai zentroan izanen duten jardunaldiari buruz mintzatu zaigu gaurko irratsaioan Marta Barba Cederna Garalur elkarteko Elikadura Dinamizatzailea. "Mendialdean elikadura sistema eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko politika publikoak" izena jarri diote jardunaldiari, eta tokiko administrazioetatik eta instituzioetatik sustatu daitezkeen bide, lanketa eta neurrien inguruan ariko dira, besteak beste. 

Josu Chueca
"6.000 euskaldunetik gora egon ziren Gurseko kontzentrazio esparruan"

Amezti.eus mai 07 Basaburua

Elkarrizketak

Josu Chueca historialaria elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, larunbatean Apeztegiberrin izanen baita Gurs, el campo vasco liburua aurkezten. Basaburuko Ahaztuak taldeak antolatu du ekimena, eta arratsaldeko 18:00etan izanen da Apeztegiberriko ganbaran.