Duela 17 urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansak, trans gazte hernaniarrak. Lagun mina zuen Minerrek, eta hamar urte beranduago bere historia kontatu nahi izan zuen idazleak. Memoria ariketa den liburua trans errealitateen eta suizidioaren inguruko hausnarketarako tresna bihurtu dela aipatu digu idazleak elkarrizketan.
Honela dio liburu aurkezpenaren karteleko testuak: "Genero-mugen zurruntasunak sorrarazi dezaketenaz, suizidioaz, noiz hitz egin "gertatu zen hartaz"? Halakoak galdetzen dizkio liburuaren egileak, duela 18 urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansa "Moio" bere lagun minaz oroitzean".