Imotzen Orain Errepublikak koalizioak irabazi du, % 40,85rekin. Bigarren PSOE izan da, botoen % 20,12ko botoekin. Gero PPk % 12,8ko botoak lortu ditu eta laugarren Geroa Bai izan da % 9,14rekin. Botoak osotara 164 izan dira eta abstentzioak 181. Beraz, parte-hartzea % 47,53ekoa izan da.
Basaburuan Orain Errepublikak koalizioak irabazi du botoen % 61,81rekin. PSOE bigarren indarra izan da % 12,2 lortuta. PP hirugarren, % 12,2rekin eta laugarren Geroa Bai, botoen % 4,93rekin. Basaburuan osotara 389 boto izan dira. Eta abstentzioak, 316. Beraz, parte-hartzea % 55,17koa izan da.
Ultzaman ere, Orain Errepublika koalizioak irabazi du botoen % 31,58rekin. PP ondoren, % 23,28rekin. Hirugarren PSOE % 18,77rekin. Eta laugarren indarra, Geroa Bai izan da % 7,22rekin. Botoak osotara, 554 izan dira. Abstentzioak, 755 izan dira. Eta, beraz, parte-hartzea Ultzaman % 42,32ekoa izan da.
Atetzen Orain Errepublikak koalizioak irabazi du % 41,12rekin. Bigarren PP izan da, % 27,1rekin. Hirugarren PSOE % 20,56rekin eta bukatzeko Izquierda-Ezkerra % 2,8rekin. Atetzen osotara 107 pertsonak bozkatu dute. Eta abstentzioak, 83 izan dira. Hortaz, parte-hartzea % 56,31.
Odietako lehendabiziko indarra Orain Errepublikak izan da botoen % 42,75arekin. PP bigarrena, % 19,56rekin. PSOE hirugarrena izan da % 18,84rekin eta Sumar laugarren % 5,07rekin. Odietan osotara 138 boto izan dira. Eta abstentzioak 154. Beraz, parte-hartzea % 47,26koa izan da.
Anuen ere, Orain Errepublika koalizioak irabazi ditu hauteskundeak % 29,78rekin. Bigarren indarra PP izan da % 23,93rekin. PSOE hirugarren, % 13,82rekin eta laugarren Geroa Bai % 10,63rekin. Anuen, 190 pertsonak bozkatu dute osotara. 202 izan dira abstentzioak. Beraz, parte-hartzea % 48,46koa izan da.
Lantzen, PSOE izan da lehendabiziko indarra % 23,94rekin. Bigarren Orain Errepublika, % 21,12rekin. Ondoren PP % 21,12rekin ere bai. Eta laugarren Geroa Bai izan da % 11,26rekin. Lantzen 72 pertsonak bozkatu dute. Eta, abstentzioak 51 izan dira. Beraz, parte-hartzea osotara % 58,53koa izan da.
2019ko hauteskundeekin alderatuta, aurtengo parte-hartzea nabarmen txikiagoa izan da. Oro har, abstentzioak eta boto zuriak ugaritu egin dira. Talde politikoei dagokionez, Geroa Baik, beranzko joera nabaria izan du. EH Bildu, ordea, goian mantendu da. Eta, PSOEk eta PPk ere goranzko joera izan dute 2024ko hauteskundeetan.
UDALERRIAK | IRABAZLEA | BOTOAK OSOTARA | ABSTENTZIOAK | PARTE-HARTZEA |
Imotz | Orain Errepublikak |
164 |
181 |
% 47,53 |
Basaburua | Orain Errepublikak |
389 |
318 |
% 55,17 |
Ultzama | Orain Errepublikak |
554 |
755 |
% 42,32 |
Atetz | Orain Errepublikak |
107 |
83 |
% 56,31 |
Odieta | Orain Errepublikak |
138 |
154 |
% 47,26 |
Anue | Orain Errepublikak |
190 |
202 |
% 48,46 |
Lantz | PSOE |
72 |
51 |
% 58,53 |