Imotz
EH Bildu soilik aurkeztu da Imozko Udalerako. Bozken %76,92 eraman ditu, eta parte-hartzea %64 puntutakoa izan da. 150 pertsonek eman dute bozka, guztira. Alfredo Unzueta izanen da datorren legegintzaldian alkate, eta berarekin batera, beste sei zinegotzi ariko dira lanean.
Nafarroako Parlamenturako bozkei dagokionez, parte-hartzea %68 puntukoa izan da; EH Bilduren aldekoak %37,5 (87 bozka), Geroa Bai-ren aldekoak %24,13 (56 bozka), UPNren aldekoak %15,08 (35 bozka), PSN-PSOErenak %11,2 (26 bozka), Contigo-Zurekin taldearentzat %4,74 (11 bozka), PPrenak %3,44 (8 bozka).
Basaburua
Hemen ere EH Bildu izan da aurkeztutako talde bakarra. Parte-hartzea %70,72 puntutakoa izan da, eta bozken %84,3 izan dira EH Bilduren taldearentzat (403 bozka). Santos Etxegia izanen da alkatea, eta berarekin beste sei zinegotzi izanen dira taldean.
Nafarroako Parlamenturako bozkei dagokionez, parte-hartzea %72,23koa izan da. EH Bilduk jaso ditu bozken %58,31 (291 bozka), Geroa Baik %16,43 (82 bozka), UPNk %10,62 (53 bozka), PSN-PSOEk %5,81 (29 bozka), PPk %2,2 (11 bozka) eta Contigo-Zurekin taldeak %1,6 (8 bozka).
Ultzama
EH Bildu izan da, lehendabizikoz, Ultzaman aurkeztu den talde bakarra, Agrupación Ultzamak ez baitu talderik atera aurtengoan. Parte-hartzea %54,62 puntutakoa izan da, guztira 405 pertsonek bozkatu dute, eta horien %67,5ak EH Bilduren alde egin du. Martin Pikabeak alkate segituko du, beraz, eta berarekin batera, beste zortzi zinegotzi ariko dira, aurreko legegintzaldian baino lau gehiago.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, parte-hartzea %59,4 puntukoa izan da. Lehen indarra EH Bildu izan da, bozken %30,63rekin (235 bozka). UPNk bozken %24,9 jaso ditu (191 bozka), Geroa Baik %24,64 (189 bozka), PSN-PSOEk %6,38 (49 bozka), Contigo-Zurekin taldeak %4,3 (33 bozka), PPk %3,38 (26 bozka).
Odieta
Odieta izan da eskualdean udal-hauteskundeetara talde bat baino gehiago aurkeztu diren udalerri bakarra. Odietako Elkarte Independentea eta EH Bildu egon dira bertan aurrez aurre. Parte-hartzea %75, 43 puntukoa izan da, eta bozken %66,35 Odietako Elkarte Independentearen aldekoak izan dira. EH Bildu, lehen aldiz aurkeztu den taldea, bigarren postuan gelditu da bozken %31,75ekin. Alberto Urdanizek alkate jarraituko du, beraz, eta berarekin arituko dira Udalean elkarte independenteko beste lau zinegotzi eta EH Bilduko bi.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, parte-hartzea %72,98 puntukoa izan da. EH Bilduk jaso du gehien, bozken %77,78 (75 bozka), UPNk %24,12 (48 bozka), Geroa Bai-k %19,09 (38 bozka), PSN-PSOEk %8,54 (17 bozka), Contigo-Zurekin taldeak %3,51 (7 bozka), VOXek %2,51 (5 bozka).
Anue
Agrupación Burdindogi izan da aurkeztu den talde bakarra. Parte-hartzea nahiko baxua izan da, %47,53 puntukoa. Bozken %85,47 izan dira talde horren aldekoak, eta beraz, zazpi zinegotzi atera dituzte.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, parte-hartzea %62,66 puntukoa izan da. Geroa Baik bozken %26,58 jaso du (63 bozka), UPNk %23,2 (55 bozka), EH Bilduk %22,78 (54 bozka), PSN-PSOEk %9,7 (23 bozka), VOXek %4,21 (10 bozka) eta Contigo-Zurekin taldeak %3,79 (9 bozka).
Lantz
%73,04 puntukoa izan da parte-hartzea Lantzen, eta Agrupación Lantz taldeak bost zinegotzi izanen ditu. Isabel Baleztenak jarraituko du alkate izaten.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, parte-hartzea %72,17 puntukoa izan da; Geroa Baik bozken %30,12 jaso ditu (25 bozka), EH Bilduk %24,09 (20 bozka), UPNk %18,07 (15 bozka), PSN-PSOEk %13,25 (11 bozka), Contigo-Zurekin taldeak %3,61 (3 bozka), eta PPk %3,61 (3 bozka).
Atetz
Udal hauteskundeetara ez da talderik aurkeztu, beraz, aurreko udal-taldeak jarraituko du beste sei hilabetez gobernatzen. Ondoren, hauteskundeak deituko dira berriz.
Nafarroako Parlamentuari dagokionez, parte-hartzea %76,92 puntukoa izan da. EH bilduk jaso ditu bozken %30 (42 bozka), UPNk %29,28 (41 bozka), Geroa Baik %15 (25 bozka), PSN-PSOEk %10 (14 bozka), Contigo-Zurekin taldeak %3,57 (5 bozka), eta PPk %3,57 (5 bozka).
*Grafikoen iturria: Berria.eus